martes, 27 de mayo de 2008

Laugarren ekarpena,alderdi positibo eta negatiboak

Askotan hitz egiten da bideojokoek dituzten alderdi negatiboez, dena dela, bideojokoak alderdi positibo batzuk ere badituzte. Orain alderdi hauek zeintzuk diren ikusiko dugu;

Bideojokoak erabiltzearen alderdi positiboak

Bideojokoen bitartez, umeak jolasaren barruan sartzen dira, inplikatu egiten dira, erabakiak hartu behar dituzte une zehatz batean. Ondo eginez gero, esfortzu hau saritua izaten da, horregatik erabakiak hartzen ikasten da.

Arintasuna, bizkortasuna, erreflexuak bezalako gaitasunak ezinbestekoak dira bideojokoetan, honela gaitasun hauen hobekuntza ematen da.


Ezagupen batzuk eskuratzen dira (hizkuntzak, sinboloak, teknikak...) Normalean ez dira oso sakonak, baina etorkizunean baliagarriak izan daitezke. ( Game over, exit, search....) Bezalako terminoak jolas ia guztietan errepikatzen dira eta honek ikastera bultzatzen du.

Haur batzuei bizitzan izaten ez duten nagusitasun eta kontrola lortzen laguntzen die, arazoen konponbide ez badira ere. Kasu askotan norbere buruarekiko maitasuna gehitzen dute eta baita lagunen onarpena bultzatu ere. Hau da, auto-estimua baxua duten haur batzuentzako egokiak izan daitezke. Baita erabakiak hartzeko zailtasunak dituzten umeentzako ere.

Antolaketa sozio espaziala jolasen bitartez hobetzen da,( gehienbat 3 Dimentsiotan direnak) gainera irudimena lantzen da.

Begi-eskuen arteko koordinazioa garatzen laguntzen dute, trebetasun bereziak irakatsi eta "ikasten ikasteko" laguntzen dute.



Bideojokoak erabiltzearen alderdi negatiboak


Bideojoko batzuen bitartez, izaera suntsitzailea sortzen da.

Kasu batzuetan, umeak bideojokoak maitatuko dituzte, eta hauen bizitza atsegina ez bada, bideojokoen mundua benetako bizitzagatik ordezkatu nahi izango dute, frustrazioa ekiditeko.

Bideojoko batzuen bitartez, presio arteriala eta bihotz maiztasuna handiagotu egiten da, arazo kardiobaskularrak sortzeko arriskua handituz.

Ume batzuen sozializazioa oztopatzen omen du.

Joko gehienetan eduki xenofoboak eta sexistak bultzatzen dira, ( protagonistak ia kasu guztietan gizonak dira, eta normalean zuriak, Europarrak edo Ipar Amerikarrak.)



Honela gustura geratu ez bazarete, hemen duzue powerpoint bat, non goiko artikulu hau era labur batean azaltzen dugun.

No hay comentarios: