Bideojoko agresiboak dauden moduan baita ere bideojoko hezigarriak existitzen dira nahiz eta hauek gutxiago izan.
Era askotako bideojoko hezigarriak existitzen dira, batzuk eskolan ematen diren gaiak jorratzeko erabiltzen dira; adibidez, “Pipo aprende matematicas”, “Pipo aprende ingles”, etab... Beste batzuk testuinguru soziologikoan daude oinarrituak, hauek, gizatasuna, kontzien
tziazio soziala, etab..... bultzatzen dute. Azken joko hauekin jarraituz, duela gutxi New Yorken konferentzia bat egon da. “Darfur is dying” eta “Peacemaker”-en egileak egon dira eta oso pozik daudela adierazi dute beraien jokoak izan duten harreragatik.
“Darfur is dying” jokoa Sudanen dago girotuta eta ez hiltzea lortu behar duzu, janaria bilatuz.
“Peacemaker”-en Israeleko lehen ministroa edota Palestinako presidentearen papera hartuko duzu. Bi herri hauen artean dagoen gudarekin amaitu behar duzu modu diplomatiko batean.
Egileen ustez bide interaktiboak oso boteretsuak dira. Gainera beraien iritziz arazoak konpontzeko bide bakarra bata bestearen papera hartzean datza eta jolas interaktibo hauek hori egiteko ahalmena ematen digute.

No hay comentarios:
Publicar un comentario