martes, 27 de mayo de 2008

Hirugarren ekarpena, bideojoko motak

Bideojoko motak

Dakigunez, bideojoko guztiak ez dira berdinak, horregatik esparru ezberdinetan sailkatzen dira. Guk hemen bideojokoen artean dauden esparru ezberdinak azalduko ditugu.

Arcade jokoak; Hauek oso egokiak dira denbora gutxi daukagunean, erritmo arinean jolasten da, erabiltzaileak aurrera egiteko pantaila ezberdinak gainditu behar ditu. Arreta handia behar da, baita memoria ere. Garapen psikomotorra eta orientazio espazialasendotzen dute.Urduritasunerako joera duten jokalariengan angustia eta estresa eragin ditzakete
Borroka jokoak; Hauek errepikapenean oinarritutako jolasak dira, bizkortasuna beharrezkoa da. Gehienbat abiadura-erreakzioa. Begi-esku koordinazioa hobetzen du. Jolas mota hau ez da oso gomendagarria, izan ere, batzuen ustez, indarkeria eta suntsipen nahia bultzatzen du.

Kirol jokoak; Gaur egun, jokalari gehien mugitzen dituztenak dira, kirol egoera ezberdinak simulatzen dituzte. Arintasuna, trebezia eta zehaztasuna behar da. Aurrekoetan ez bezala, jokalari askok har dezakete parte. Alderdi negatiboren bat aipatzerakoan, esan behar dugu konpetentzia bultza dezakeela, izan ere, beste jolas mota batzuetan ez bezala, hemen irabazleak eta galtzaileak daude.

Estrategia jokoak; Hauen barruan sartuko genituzke guda jolasak, rol jolasak eta abenturazkoak ere. Normalean oso luzeak izaten dira, arerio gainditzeko estrategiak bilatu behar dira. Garapen kognitibo handia behar da, kontzentrazioa eta denbora. Baliabideak antolatzen ikasi behar da, gainera aurkarien portaerak aurreikusi eta gainditu behar dira. Espazio lantzen da. Kasu batzuetan guda jokoak, oso kritikatuak izaten dira hondamendia bultzatzen dela esanez.

Simulazio jokoak; Makina, fenomeno eta egoeren funtzionamendua esperimentatu eta ikertzeko aukera ematen dute. Orokorrean estrategia konplexuak eskatzen dituzte. Ezagutza espezifikoak behar dira eta ematen dituzte. Urduritasunerako joera izaten duten pertsonengan larregiko tentsioa eragin dezakete.

Mahai jokoak; Betiko jokoak dira, kasu honetan material arrunta teknologia berriengatik ordezkatzen delarik. Trebetasuneko jokoek erreflexu-azkartasuna, begi-eskuen arteko koordinazioa eta espazioaren antolakuntza bultzatzen dituzte. Galdera eta erantzunen jokoek garapen kognitiboa bultzatzen dute.




No hay comentarios: