viernes, 30 de mayo de 2008

Hamaikagarren ekarpena

LIM

Zer da LIM?

LIM material interaktibo hezigarriak egiteko erabiltzen den programa da.

Zer onurak ditu?

LIM tresna, hezkuntzan oso baliagarria dela esan dezakegu. Umeek gaur egun ordenagailua erabiltzen trebeak dira eta hezkuntza baita ere gaurkotu egin behar da. Lim erabiliz klasean emandako materiala errepasatu dezakegu modu dinamiko eta dibertigarri batean. Gainera klaseko materiala bezala erabili ahal da, umeek gai batzuen aurrean aspertzen dira eta LIM-a modu erakargarri batez lantzeko aukera ematen du.

Horrez gain, LIM-a aukera asko ematen dizkigu ariketak proposatzeko orduan: gurutzegramak eginez, galderak, loturak, puzzleak, x-izpiak, etab.....

Beraz proba ezazue herraminta honek eskaintzen dizkigun aukerak!
Eta gehiago jakin nahi baduzue sakatu hemen!

Hamargarren ekarpena

BIDEOJOKO HEZIGARRIAK


Bideojoko agresiboak dauden moduan baita ere bideojoko hezigarriak existitzen dira nahiz eta hauek gutxiago izan.

Era askotako bideojoko hezigarriak existitzen dira, batzuk eskolan ematen diren gaiak jorratzeko erabiltzen dira; adibidez, “Pipo aprende matematicas”, “Pipo aprende ingles”, etab... Beste batzuk testuinguru soziologikoan daude oinarrituak, hauek, gizatasuna, kontzientziazio soziala, etab..... bultzatzen dute.

Azken joko hauekin jarraituz, duela gutxi New Yorken konferentzia bat egon da. “Darfur is dying” eta “Peacemaker”-en egileak egon dira eta oso pozik daudela adierazi dute beraien jokoak izan duten harreragatik.
“Darfur is dying” jokoa Sudanen dago girotuta eta ez hiltzea lortu behar duzu, janaria bilatuz.

“Peacemaker”-en Israeleko lehen ministroa edota Palestinako presidentearen papera hartuko duzu. Bi herri hauen artean dagoen gudarekin amaitu behar duzu modu diplomatiko batean.

Egileen ustez bide interaktiboak oso boteretsuak dira. Gainera beraien iritziz arazoak konpontzeko bide bakarra bata bestearen papera hartzean datza eta jolas interaktibo hauek hori egiteko ahalmena ematen digute.


Bederatzigarren ekarpena

BIDEOJOKO AGRESIBOAK


Bideojoko odoltzaleak edo agresiboak gazteen burmuinean kalte egin dezakete, ondorio honetara ailegatu dira Estatu Batuetan argitaratu duten informe batean.

44 gazte aztertu dituzte, erdiari bideojoko odoltzale bat jarri diete eta beste erdiak bideojoko ez odoltzale batetan aritu dira 30 minutuz.

Amaieran, kontzentrazioa eta inhibizioa neurtzeko froga bat egin diete bere burmuinak aztertzeko makina batean konektatutak zeudelarik.

Bideojoko odoltzalean aritu zirenak kontzentrazio maila oso baxua zuten eta beraien kitzikapen emozionala oso altua zen.

Dena dela, nire ustez bideojoko odoltzaleak ez dira txarrak ezta onak ere, gauza da nork kontsumitzen ditu. Argi dago umeak joko hauetatik aparte egon behar direla bi arrazoi nagusiengatik:


1- Umeek ez dute fantasia eta errealitatea desberdintzen eta hau oso arriskutsua da.
2- Ez dute ezer aportatzen umeengan.
Hemen usten dizuegu bideojoko agresiboen bideo txiki bat.

Zortzigarren ekarpena

BIDEOJOKOAK=SEDENTARISMOA

Egia da gaur egun bideojokoak eta sedentarismoa bat datozela. Umeen obesitatea asko hazi da azken urteotan eta hau ez da bideojokoen errua bakarrik, baina bai zati handi bat. Hezkuntza fisikoa alde batera usten ari dira, gero eta eskolaz kanpoko ekintza gutxiago egiten dute eta gero eta ordu gehiago ematen dituzte bideojokoen aurrean.
Bideojokoen enpresa handiak honetaz konturatu dira, gero eta bideojoko aktiboagoak egiten dituzte hezkuntza fisikoa bultzatuz (nahiz etxean egin).
Azken hilabetetan hainbat bideojoko atera dituzte hezkuntza fisikoa bultzatzen dutenak:
-Wii
-Dantzatzeko makina

jueves, 29 de mayo de 2008

Zazpigarren ekarpena

Hezkuntzan lagungarriak izan daitezken bideojokoak “ Age of empires”


Age of Empires jolasa, estrategia jolasa da, bere pertsonai eta agertzen diren toki guztiak benetazkoak dira edo benetazkoak izan ziren.

Bakarka zein binaka edo taldeka jolasteko aukera ematen du, baina hezkuntzara aplikatzeko modurik egokiena bakarka jolastea da. Izan ere, jolas honek aukera anitz ematen ditu, eta bakarka jolastuz gero, tutorial batzuen bitartez ezagutu ditzakegu William Wallace, Juana de Arco, Genghis Khan, Barbarossa edo Saladin bezalako pertsonaia historiko asko. Azalpen garbien bitartez, historiaren pasarte ezberdinak ezagutzeko aukera ematen du.

Jolasa erdi aroan dago kokatuta eta 13 zibilizaziok hartzen dute parte. Hauen artean, Bretoiak, Frankoak, Teutoiak, Bizantinoak, Godoak, Celtak, Mongolak, Sarracenoak, Vikingoak eta beste bazuk. Jokoaren bitartez, zibilizazio bakoitzaren ezaugarri nagusiak aztertu eta ikasi ditzakegu


Hona hemen jokoaren bideo batzuk, honi esker, jolasari buruzko ideia txiki bat egin dezakezue.

http://proyectodevideojuegos.blogia.com/temas/videojuego-i-age-of-empires-ii.php

Bideoaren linka jartzen saiatu naiz, baina arazo bat omen zegoen. Orri honen link-a jartzen dut, hemendik atera dut informazioa, bertan dauden bi bideoak ikustera gonbidatzen zaituztegu.

martes, 27 de mayo de 2008

5. ekarpena, baliabide berriak

Denbora asko pasatu da bideojokoen sorreratik, hasiera batean nerabe batzuen aisia betetzeko pentsaturik zeuden arren, gaur egun adin guztietako pertsonek jolasten dute. Hala ere, egia da haurrak direla gehien jolasten dutenak, baina jadanik bideojokoetan jolasten duten pertsonen bataz besteko adina 25 urtekoa da. Horrek suposatzen du intelektualki landuagoak diren jokoak egitera behartuta daudela enpresak salmentak izan nahi badituzte. Honela, pertsona helduei begira merkatu berria sortzen ari da, hona hemen berritasun nagusiak.



Nintendo Ds: Kontsola berri honek helduaren babes senarekin jokatzen du eta, aldi berean, etxeko animalia hezteko teknikak praktikarazten dizkio erabiltzaileari.

Brain Training: Espainian sekulako arrakasta izan duen ordenagailu muguikor berria da. Honen bitartez "adin mental" jakin batetik hasita, egunero-egunero egin beharreko ariketak planteatzen ditu, adin mental hori hobetzeko asmoz. Bideojokoak eta hezkuntza estuki lotzen ditu, kasu honetan pertsona helduentzako dago egina.

Big Brain Academy: Azaldu berri dugunaren antzekoa da, baina kasu honetan ariketak oroimena eta antolaketa sozioespaziala hobetzea bilatzen dute, tetris-a bezalako jolasak.

English Training: Hizkuntza bat ikasteko pentsatuta dago, programa honek baliabide ugari erabiltzen ditu hizkuntza bereganatzen laguntzeko. Ariketak idatzizkoak zein ahozkoak izan daitezke, micrófono batzuen bidez.

Trauma: Joko honek medikuntzarekin du lotura, hasiera batean kirurgilariaren laguntzailea izango zara baina denbora aurrera joan ahala, ikaskuntza berriak barneratuz joango zara eta ebakuntzak egingo dituzu.

Animal Crossing: Naturaren dibertsitatea erakusten duen "metabertso" edo mundu birtual honetan hainbat animali espezia ikusi, ikasi eta sailkatuko dira.


Bigarren ekarpena, historia apur bat

Zer dira bideojokoak?

Izaera ludikoa duten programak dira. Hauek ordenagailu edo prozesadore batzuen bitartez exekutatzen direlarik. Azken urteetan alor honetan eman den garapena izugarria da, bai alor komertzialean baita bideojokoek eskaintzen duten gaitasun eta aniztasunean.

Nola sortu ziren?

Bideojokoek 1947an dute bere jatorria. Thomas T. Goldsmith y Estle Ray Mann-ek sortu zuten lehen bideojokoa, jolas honek objektibo jakin batera egindako misil batzuen jaurtiketa simulatzen zuen.

Hiru urte geroago, 1951an Alexander Sandy Douglas-ek ( 3 en raya) jokoa sortzen du.


1958an sortu zen Pong jolas ezaguna. Honek teniseko partida bat simulatzen zuen, jokalari bakoitzak marra bat zuen eta pilotari ematen saiatu behar ziren.


Hemendik aurrera aldaketa handi bat sortu zen, izan ere, enpresa garrantzitsu batzuk ( nintendo, sony) bideojokoak egiten hasi ziren eta iraultza bat sortu zen. Bideojoko kopurua areagotu egin zen, eta laster “ Recreativoak “ egiten hasi ziren.


1972an lehen aldiz, bideojokoak etxera eramateko aukera izan genuen. Honela, Ralph Baer-ek lehen kontsola sortu zuen. Hemendik aurrera kontsolak hobetuz joan ziren, gaur egun direna izan arte. Historia laburra baina oso azkarra eta amaira urrun duena.






Laugarren ekarpena,alderdi positibo eta negatiboak

Askotan hitz egiten da bideojokoek dituzten alderdi negatiboez, dena dela, bideojokoak alderdi positibo batzuk ere badituzte. Orain alderdi hauek zeintzuk diren ikusiko dugu;

Bideojokoak erabiltzearen alderdi positiboak

Bideojokoen bitartez, umeak jolasaren barruan sartzen dira, inplikatu egiten dira, erabakiak hartu behar dituzte une zehatz batean. Ondo eginez gero, esfortzu hau saritua izaten da, horregatik erabakiak hartzen ikasten da.

Arintasuna, bizkortasuna, erreflexuak bezalako gaitasunak ezinbestekoak dira bideojokoetan, honela gaitasun hauen hobekuntza ematen da.


Ezagupen batzuk eskuratzen dira (hizkuntzak, sinboloak, teknikak...) Normalean ez dira oso sakonak, baina etorkizunean baliagarriak izan daitezke. ( Game over, exit, search....) Bezalako terminoak jolas ia guztietan errepikatzen dira eta honek ikastera bultzatzen du.

Haur batzuei bizitzan izaten ez duten nagusitasun eta kontrola lortzen laguntzen die, arazoen konponbide ez badira ere. Kasu askotan norbere buruarekiko maitasuna gehitzen dute eta baita lagunen onarpena bultzatu ere. Hau da, auto-estimua baxua duten haur batzuentzako egokiak izan daitezke. Baita erabakiak hartzeko zailtasunak dituzten umeentzako ere.

Antolaketa sozio espaziala jolasen bitartez hobetzen da,( gehienbat 3 Dimentsiotan direnak) gainera irudimena lantzen da.

Begi-eskuen arteko koordinazioa garatzen laguntzen dute, trebetasun bereziak irakatsi eta "ikasten ikasteko" laguntzen dute.



Bideojokoak erabiltzearen alderdi negatiboak


Bideojoko batzuen bitartez, izaera suntsitzailea sortzen da.

Kasu batzuetan, umeak bideojokoak maitatuko dituzte, eta hauen bizitza atsegina ez bada, bideojokoen mundua benetako bizitzagatik ordezkatu nahi izango dute, frustrazioa ekiditeko.

Bideojoko batzuen bitartez, presio arteriala eta bihotz maiztasuna handiagotu egiten da, arazo kardiobaskularrak sortzeko arriskua handituz.

Ume batzuen sozializazioa oztopatzen omen du.

Joko gehienetan eduki xenofoboak eta sexistak bultzatzen dira, ( protagonistak ia kasu guztietan gizonak dira, eta normalean zuriak, Europarrak edo Ipar Amerikarrak.)



Honela gustura geratu ez bazarete, hemen duzue powerpoint bat, non goiko artikulu hau era labur batean azaltzen dugun.

Hirugarren ekarpena, bideojoko motak

Bideojoko motak

Dakigunez, bideojoko guztiak ez dira berdinak, horregatik esparru ezberdinetan sailkatzen dira. Guk hemen bideojokoen artean dauden esparru ezberdinak azalduko ditugu.

Arcade jokoak; Hauek oso egokiak dira denbora gutxi daukagunean, erritmo arinean jolasten da, erabiltzaileak aurrera egiteko pantaila ezberdinak gainditu behar ditu. Arreta handia behar da, baita memoria ere. Garapen psikomotorra eta orientazio espazialasendotzen dute.Urduritasunerako joera duten jokalariengan angustia eta estresa eragin ditzakete
Borroka jokoak; Hauek errepikapenean oinarritutako jolasak dira, bizkortasuna beharrezkoa da. Gehienbat abiadura-erreakzioa. Begi-esku koordinazioa hobetzen du. Jolas mota hau ez da oso gomendagarria, izan ere, batzuen ustez, indarkeria eta suntsipen nahia bultzatzen du.

Kirol jokoak; Gaur egun, jokalari gehien mugitzen dituztenak dira, kirol egoera ezberdinak simulatzen dituzte. Arintasuna, trebezia eta zehaztasuna behar da. Aurrekoetan ez bezala, jokalari askok har dezakete parte. Alderdi negatiboren bat aipatzerakoan, esan behar dugu konpetentzia bultza dezakeela, izan ere, beste jolas mota batzuetan ez bezala, hemen irabazleak eta galtzaileak daude.

Estrategia jokoak; Hauen barruan sartuko genituzke guda jolasak, rol jolasak eta abenturazkoak ere. Normalean oso luzeak izaten dira, arerio gainditzeko estrategiak bilatu behar dira. Garapen kognitibo handia behar da, kontzentrazioa eta denbora. Baliabideak antolatzen ikasi behar da, gainera aurkarien portaerak aurreikusi eta gainditu behar dira. Espazio lantzen da. Kasu batzuetan guda jokoak, oso kritikatuak izaten dira hondamendia bultzatzen dela esanez.

Simulazio jokoak; Makina, fenomeno eta egoeren funtzionamendua esperimentatu eta ikertzeko aukera ematen dute. Orokorrean estrategia konplexuak eskatzen dituzte. Ezagutza espezifikoak behar dira eta ematen dituzte. Urduritasunerako joera izaten duten pertsonengan larregiko tentsioa eragin dezakete.

Mahai jokoak; Betiko jokoak dira, kasu honetan material arrunta teknologia berriengatik ordezkatzen delarik. Trebetasuneko jokoek erreflexu-azkartasuna, begi-eskuen arteko koordinazioa eta espazioaren antolakuntza bultzatzen dituzte. Galdera eta erantzunen jokoek garapen kognitiboa bultzatzen dute.




miércoles, 23 de abril de 2008

Lehen ekarpena

Blog honen bitartez, bideojokoak hezkuntzan duten garrantziaz hitz egingo dugu.

Besteen artean, bideojokoak dituzten alderdi positibo eta negatibotaz arituko gara. Hala nola, hezkuntzara aplikagarriak diren bideojoko ezberdinak aztertuko ditugu.


Lehenengo ekarpen honetan bideojokoek daukaten fama txarra aurkeztuko dugu, hainbat pertsona baitdagoz bideojokoen kontra.

Hauek, ordea ez dira txarrak ezta onak ere, erabiltzeko moduak markatuko du hauek benetan baliagarriak diren edo ez.

Dena dela, bideojokoen erabilera desegokiak arazoak sortu ditzake, bai helduetan eta are gehiago edo nabarmenago haurrengan. Bideo honetan ikusi dezakezuenez;
http://nombreblog.blogspot.com

Blog honetan zehar bideojokoekin lotura duten esparru ezberdinak jorratuko ditugu. Espero dugu zuen gustokoa izatea.

miércoles, 9 de abril de 2008

Bideojokoak hezkuntzan

Hona hemen gure blog berria, non bideojokoei buruz gizarteak daukan aurreiritzi negatiboa aldatzen saiatuko garen.